Gertakariak

 
 
Martiaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortzeko burruka aldarrikatzeko. Urtero egiten dauen moduan, Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz egun hau ospatzeko eta data honen mezua gizartean suspertzeko.

Martiaren 8an, domekan, Bea Egizabal antzezleak "Ni… ta punto! = ¡Yo… y punto!" helduentzako ipuin-saioa eskainiko dau. Makina bat istorio kontauko dauz, beti bere, andrazkoak pertsonaia nagusi izanda, eta besteak beste, gai honen ganean egingo dau berba: diskriminazinoa, ahalduntzea, askatasuna, gozamena eta erabakitzea. Ipuinak euskeraz eta gazteleraz kontauko dauz.

Saioa Gaztetxokoan izango da, 12:30etan. Ostean, antzeleak mahai-ingurua zuzenduko dau, kontaketan heldutako gaiei buruz eztabaidatzeko; eta pikoteoa bere egongo da.

Hurrengo egunean, martiaren 9an, astelehena, “Desberdintasunean hezitzentailerra egongo da ludotekan. Tailerra 4-8 urteko umeei zuzenduta dago, eta gai honeek landuko direz: desbardintasuna, gizonezko eta andrazkoen rolak etxean, bien betebeharrak, familia barriak... Jarduera Equilicuá alkarteko hezitzaile bik emongo dabe; euskeraz izango da. Ekitaldia udal ludotekan izango da, 17:00etatik 19:00etara.  

Andrearen ganeko jarduerak sabeleko gimnasia hipopresiboa egiteko ikastaroagaz amaituko direz (martiaren 17, 24 eta 31, eta apirilaren 14 eta 21 egunetan). Tailerrei buruzko informazino guztia udalaren web gunean dago: www.gatika.net.

 

Eskuorria (PDF)