Gertakariak

 
 
Oraintsu, Hamaika Telebistak Gerra garaiko Gatikako testigantzak batzen dauzen dokumentala egin dau. Bideoan, Eleta Landaluzek, Andoni Arruzak, Jose Sarriak, Mari Carmen Goirigolzarrik, Bernardo eta Alejandro Fullaondo anaiek eta Jose Gazituagak gerrari buruzko umetako bizipenak kontetan deuskuez.

Gatikako Udalak dokumental hori zezeilaren 22an (domeka), botauko dau. Saioa 12:30etan, Gaztetxokoan izango da.

Ekitaldia amaituteko hamaiketakoa egongo da.