Gertakariak

 

 

Zezeilaren 15ean, domekan, Basatostea ospatuko da Gatikan. 12:30etan udaletxearen aurrean batuko da taldea eta oinez joango direz Larrate azpira, trikitilarien soinuagaz. Bertan, aintzina egiten zan lez, txarriki errea (txorizo, solomo eta saiheskia) jango da jai giroan.

"Basatostea" Aratosteetako martitzena aurreko domekan, mendian egiten zan askaria da. Makina bat izen dauzka Euskal Herritik zehar: Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste, Basaratoste, Basaratuste, Sarteneko...  Baina ohitura sano antzekoa da leku guztietan. Lagun edo senide taldeak parajeko mendi batera igotzen ziren txorizo, urdai edo arraultsegaz, eta bertan, erre eta jan egiten ebazan.

 

 

Eskuorria (PDF)