Gertakariak

 

 

Barry Manley irlandarrak (Barry Barrez) "Irish in Euskal Herria" humorezko bakarrizketa emongo dau Gatikako Alboka Rock tabernan.

Barry Manleyk ia hiru hamarraldi daroaz Euskal Herrian bizitzen, eta orain dala urte gitxi batzuk, bakarrizketak euskeraz emoten hasi zan, euskera edo gaelikoa ikasteari buruz berba egiteko, eta Euskal Herria eta Irlandaren arteko desbardintasunak eta antzekotasunak aztertzeko bere.

Emonaldia Alboka Rock tabernan izango da, urtarrilaren 23an (barikua), 20:30etan.

Ekitaldi hau Gatikako Udalak eta AEK-k antolatu dabe Gatikako Berbalagun proiektua suspertzeko.
 

Eskuorria (PDF)