Gertakariak

 
 
G@ztetxokoak txangoa antolatu dau Umeen Gabonetako Parkera (PIN) joa teko abenduaren 29an (astelehena). PINari buruzko informazinoa: www.pin-ugp.com.

Txangoa egun osokoa izango da. Gatikatik BECera (Barakaldo) joateko autobus pribaua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 15,00 eurokoa da. Garraioa prezioaren barruan dago.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 12ra arte. Gitxienez 12 gaztetxok eoan behar dabe izena urteera egiteko.

Urteera hau 8-14 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2000-2006 urteetan jaiotakoak).


Gainontzeko informazinoa

• Taldeagaz gitxienez monitore 1 joango da.
• Plazak mugatuta dauz.
• Gatikan erroldatutako umeek lehentasuna daukate.
• Kanpokoen tarifak %30 handiagoak izango direz.

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxean 
   abenduaren 12ra arte
.
• Prezioa
: 15,00€.

 

Eskuorria (PDF)