Gertakariak

 
Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak, herriko alkarte kulturalekaz (Gogoz Euskara Taldea eta Intxurtxu), Gabonetako umeentzako agenda kulturala prestatu dau.

Abenduaren 23an, martitzena, Patata Tropikalak "Pirata Garrapataren istorioak" antzezlana emongo dau. Emonaldiak magia, antzezpena eta txotxongiloak batzen dauz. Ekitaldia 18:00etan izango da Udal Ludotekan.

Abenduaren 24an, eguaztena, Olentzero eta Mari Domingi etorriko direz Gatikara umeen gutunak eta marrazkiak batzeko, eta opariak banatzeko. Topaketa plaza barrian izango da 18:00etan, eta giro jai polita egongo da. Egun hau Gogoz Euskara Taldeak antolatu dau.

Ganera, egun berean, Gogozek Euskal Herriko produktuez osaturiko otzara (ortuariak, olioa, ardaua, gazta...) zozketatuko dau. Otzara Errigora proiektuari erosi deutse, eta irabazitakoaren %25a hego Nafarroan euskara bultzatzen erabiliko dabe. Txorta Gatikako Kultur Etxean dago ikusgai.Txartelak euro 1 balio dabe eta udal liburutegian erosi leitekez; Olentzeroren egunean be egongo direz salgai.

Abenduaren 30ean, martitzena, Monda eta Lironda pailazoak (Apika) barriz etorriko direz Gatikara beren emonaldi barriagaz: "Zorionak!", aurrekoen moduan barregarria. Ekitaldia 18:00etan izango da Udal Ludotekan.

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Urtarrilaren 5ean, astelehena, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira (17:00 h). Behin frontoian (19:00 h), umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.

 

Kartela (PDF)