Gertakariak

 
Gabon jasangarriagoak bultzatzeko asmoz, Gatikako Udalak hurrengo bi ekimenak antolatu dauz:


1. Alde batetik abenduak 20 eta 27an, Gatikako plazan goizeko 11:30tatik 14:30ak arte merkatu sostengagarria egingo da. Bertan produktu ekologikoak, eskuz egindako apaingarriak, lorak, etab. erosi ahalko dira. Halaber, umeentzako (eta nagusientzako) eskulanen tailerra egingo da, bertan material berrerabiliez egindako gabonetako apaingarriak egin ahalko dira. Gabon sostengagarriagoak izateko irizpideak ere eskuragarri egongo dira.

2. Bestalde, Gaztetxokoa zabalik egongo da abenduak 22, 23, 26 eta 30ean 11:00tatik 14:00tara. Bertan material berrerabiliekin eskulanak egingo dituzte Gatikako gaztetxoek.


* Jarduera honeek 4-5 urtetik aurrera hasitako umeei zuzenduta dauz.
 

Kartela (PNG)