Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak, Gabonetako jaiak gainean dagozela eta, sukaldaritza tailer 2 antolatu dauz "Gabonetako janarien apainketa" izenaren azpian.

Izenburuak dinoen moduan, tailerren helburua da janariek aurkezpen polita eta atsegina euki daien, platerrak montetan ikasteko maina eta gomendio batzuk irakastea. Lehenengo tailerra (abenduaren 22an) sarrerak eta bigarren platerak apaintzen ikasteko izango da, eta bigarrena (abenduaren 23an) postreak egiteko.

Tailerrak Gorka Azaola (Arteder) emongo dauz. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Tailerrak abenduaren 22 (astelehena) eta 23an (martitzena) izango direz, 18:00etatik 20:00etara, eta Urondoko Txokoan. 

Tailer bakotxaren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozan pertsonek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, abenduaren 18ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emoteaKultur Etxean 
   abenduaren 18ra arte
.
• Prezioa
: 5,00€ (tailer bakotxa).

 

Eskuorria (PDF)