Bakio Sportek umeentzako
kirol-campusa antolatu dau Gabonetarako. Ekimen hau 6tik 12ra urteko umeentzat da.
Jarduerak Bakioko kiroldegian egingo direz, egun eta ordu honeetan:
abenduaren 22, 23, 26, 29, 30 eta urtarrilaren 2 eta 5, 9:00etatik 14:00etara.
Campusaren prezioa 100,00 eurokoa da (
20,00€ egun bakotxeko). Interesauta dagozan pertsonek izena emon egin behar dabe Bakio Sporten (946193231 edo
bakiosport@guedan.com),
abenduaren 17ra arte. Gitxienez 20 lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
* Oharra:
Jarduera hau pribaua da. Uribe Butroeko Mankomunitatea bere herritarren artean informazinoa zabaltzeaz baino ez da arduratzen.