Gertakariak

 
Gatikako Artepe Pilota Kirol Kluba barriak pala klaseak emongo deutsez herriko umeei. Parte hartzeko, 8 urtetik aurrera euki behar direz (2006an jaiotakoak).

Klaseak martitzenean eta eguenean izango direz (egun 1 edo 2 astean), 16:30etatik 17:30erara, Artepe udal frontoian.

Ikastaroaren kuota 5,00€ hileko da. Interesauta dagozanek izena Kultur Etxean emon behar dabe abenduaren 19ra arte. Taldea egiteko, gitxienez zazpi lagunek emon behar dabe izena.

Jarduera hau Gatikako Udalaren laguntzagaz antolatu da.
 

Eskuorria (PDF)