Gertakariak

 
Gatikako KZguneaOinarrizko Internet ikastaroa antolatu dau eduki honeekaz:


• PCari buruzko sarrera
• Nabigazinoa Interneten: historia eta zerbitzuak: World Wide Web, posta, chat, bideokonferentzia, FTP, albisteak, posta zerrendak, Telnet, web orrialdeak, nabigatzaileak (Internet Explorer eta Netscape), bilatzaileak... 
• Posta elektronikoa: posta-kontua, Outlook Express, Netscape Maila…


Ikastaroa KZguneko irakasleek emongo dabe. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Ikastaroa abenduaren 1etik 15era izango da, astelehenetik barikura (abenduaren 8an jaia egingo da), 10:00etatik 12:00etara, Gatikako KZgunean (herriko Kultur Etxearen barruan).

Interesauta dagozan pertsonek izena emon behar dabe Kultur Etxean, zemendiaren 26era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez 4 lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.

* Ikastaroa debalde da.

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxean
   zemendiaren 26ra arte
.
• Prezioa
: debalde.

 

Eskuorria (PDF)