Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak sukaldaritza ikastaroa antolatu dau zemendian: sukaldaritza begetarianoa eta italiar sukaldaritza. Guztira, 4 saio izango direz, eduki honegaz:

- Sukaldaritza begetarianoari buruzko hitzaurrea, eta dauzen motak.
- Sasoiko ortuariak.
- Joera barriak eta ekialdeko produktuak elikadura makrobiotikoan.
- Saltsa begetarianoak.
- Italiar sukaldaritzari buruzko hitzaurrea, eta dauzen motak: iparraleko eta hegoaldeko sukaldaritza.
- Pizzak eta piadinak.
- Pasta egin barria eta erakorriak.
- Saltsa italiarrak.

Klaseak Gorka Azaolak (Arteder) emongo dauz. Edukiak euskeraz edo gazteleraz izango direz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura daben erara).

Ikastaroa zemendiaren 5, 12, 19 eta 26an (eguaztena) izango da, 18:00etatik 20:00etara, Urondoko Txokoan.

Tailerraren prezioa 4,00 eurokoa da (60,00 euro Gatikan erroldatuta ez dagozenentzat).

Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean epearen barruan (urriaren 30era arte). Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean 
   urriaren 30era arte
.
• Prezioa
: 40,00€.

 

Eskuorria (PDF)