Gertakariak

 

Zemendiaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatzen dala eta, Gatikako Udalak herriko andreentzako tailer batzuk antolatu dauz, “Andren garapen pertsonala” izenburuaren azpian. Ikastaroak 3 saio dauzka:


1. Andrearen jabekuntza (zemendiak 25)
2. Coaching-aren oinarriak - Erabagiak hartzeko laguntza (abenduak 2)
3. Sexualidadea bizitzako sasoi desbardinetan (abenduak 9)


Saioak ordu bikoak direz, eta bai teoria bai praktika daukate. Lehenego tailerrak andren jabetzearen oinarriak, sail desbardinetan, aztertzen dauz: bakotxaren ikuspegia, giza-esparrua, ideologia eta kultura, alor ekonomikoa... Bigarrenak coaching-aren oinarriak sakontzen dauz, norberaren konfiantza handitzeko, gaitasunak eta sendotasuna garatzeko, erabagiak hartzeko, ausart jokatzeko...
Amaitzeko, hirugarren tailerrak sexualidadea bizitzako sasoi desbardinetan gaiari helduko deutso.

Tailerrak Amane zentruko amaginek emondo dabez. Edukia euskeraz edo gazteleraz emongo da, edo hizkuntza bietan, ikasleen eskaeraren arabera.

Ekitaldiak zemendiaren 25ean hasiko direz, eta abenduaren 2 eta 9an segidu (martitzena), 18:00etatik 20:00etara, eta Gaztetxokoan.

Hiru tailerren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozan andreek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, zemendiaren 20ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxea 
   zemendiaren 20ra arte
.
• Prezioa
: 5,00€.

 

Eskuorria (PDF)