Gertakariak

 
 
G@ztetxokoak Gaztetxokoak irteera 2 antolatu dauz 2014ko udagoienean eta neguan egiteko.

Lehenego irteera Club Hípico Castillo de Butrón klubera (Gatika) izango da, zemendiaren 15ean (zapatua). Klubari buruzko informazinoa: www.hipicabutron.es.

Urteera arratsaldez egingo da. Ume bakotxa bere kontura joan beharko da Butroira. * Kluba Butroi auzoan dago (42. zb.); kokapen zehatza maps.google.es webgunean ikusi leiteke.

Txangoaren prezioa 11,00 eurokoa da.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean zemendiaren 7ra arte. Gitxienez 7 gaztetxok emon behar dabe izena urteera egiteko.

Urteera hau 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (1998-2006 urteetan jaiotakoak).




Bigarren urteera, Umeen Gabonetako Parkera (PIN) izango da, abenduaren 29an (astelehena). PINari buruzko informazinoa: www.pin-ugp.com.

Txangoa egun osokoa izango da. Gatikatik BECera (Barakaldo) joateko autobus pribaua alokatuko da.

Txangoaren prezioa 15,00 eurokoa da. Garraioa prezioaren barruan dago.

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 11ra arte. Gutxienez 12 gaztetxok eman behar dute izena irteera egiteko.

Urteera hau 8-14 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (2000-2006 urteetan jaiotakoak).



Gainontzeko informazinoa

• Taldeagaz gitxienez monitore 1 joango da.
• Urteera hau 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (1998-2006 urteetan jaiotakoak).
• Plazak mugatuta dauz.
• Gatikan erroldatutako umeek lehentasuna daukate.
• Kanpokoen tarifak %30 handiagoak izango sirez.

 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   zemendiaren 7ra arte eta
   abenduaren 11ra arte.

• Prezioa
: 11,00€ eta 15,00€.