Gertakariak

 

Gatikako Udalak seme-alaba nerabeak daukiezan gurasoentzako “Gaztaroa eta Arrisku-Jokaerak” berbaldia-tailerra antolatu dau.

Berbaldian gaztaroaren ezaugarriak azalduko direz: aldaketa fisiko eta psikologiakoak, portaeren ezagurak... Eta arrisku-jokaerak aztertuko direz: eskola-porrota/uztea, mugen eza, drogak, bulliyng... Amaitzeko, familiako babes-eragileaz eta prebentzinoaz berba egingo da.

Tailerra Gizakia Fundazioa (Hirusta) instituzinoak emongo dauz. Edukia euskeraz edo gazteleraz izango da, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura baden erara). 

Tailerra urriaren 20an, astelehena, izango da, 18:30etatik 20:00etara, Gaztetxokoan. 

Tailerraren prezioa 5,00 eurokoa da. Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, urriaren 10era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Inscripción


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel.: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   urriaren 10era arte
.
• Prezioa
: 5,00€.

 

Publizidadea (PDF)