Gertakariak

 

Gatikako Udalak txakurren jabeentzako kanpaina ipini dau martxan. Hasteko, txakurrak eukiteari buruzko berbaldia antolatu dau. Jardunaldia Txiki-Ederren profesionalek emongo dabe.

Berbaldia irailaren 27an izango da, 11:00etan, eta Gaztetxokoan. 

Kanpainaren barruan, beste ekintza batzuk bere egingo direz: txakurren udal errolda, txakurren gorotzak batzeko paperontziak... Ekimenari buruz informazino gehiago: www.gatika.net