Gertakariak

 

Bagilan Gatikako umeak patinajea eukiko dabe lau egunetan. Klaseak bi taldetan bananduta egongo direz ikasleen mailaren arabera: oinarrizkoa eta aurreratua.

Honeek direz klaseen datuak:

Egunak: bagileko 23, 24, 25 eta 26
Ordutegia: 10:30-11:30 (oinarrizko patinajea) eta 11:30-13:00 (patinaje aurreratua)
Lekua: kiroldegiko pista
Prezioa: 12,50€ (oinarrizko patinajea) eta 25,00€ (patinaje aurreratua) * Gatikan erroldatuta EZ dauzen umeek %50 gehiago ordainduko dabe.
Adina: 4 urtetik aurrera 

Izena Kultur Etxean emon behar da, bagilaren 19ra arte. Gitxienez 7 umeek (Gatikan erroldatutakoak) emon behar dabe izena.

Klaseak Mikel Laine irakasleak emongo dauz.

* Ikastaro hau eta barikuetakoa ez dauz lotuta. Edozein umeek emon leike izena.

 

Kartela (PDF)