Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak bi orduko tailerra antolatu dau kokedamak egiten ikasteko. Kokedama da landareak goroldio-boletan haztea lortzen dauen japoniar lorazaintza teknika. Ikasleek kokedama bat egingo dabe, eta etxera eroan.

Tailerra Nekane López eta Félix Ortiz de Zaratek emongo dabe; biok behar egiten dabe Gatikako "Flores de Colores" etxean. Klaseak euskeraz edo gazteleraz izango direz, edo hizkuntza bietan (ikasleek gura baden erara).
 
Tailerra bagilaren 19an, eguena, izango da, 18:00etatik 20:00etara, eskubeharretakoudal gelan.

Tailerraren prezioa 13,00 eurokoa da. Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, bagilaren 12ra arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.
 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   bagilaren 12ra arte
.
• Prezioa
: 13,00€.

 

Kartela (PDF)