Gertakariak

 
Emakumeen Euskal XXVII. Bira andrazko lasterketa herritik pasetan dala eta, Gatikako Udalak hiru andra kirolari bikain gonbidatu dauz, beraien esperientzia, lorpen etakirol profesionalean andreak daukan paperari buruz berbetako. Gonbidatuak honeek izango direz: Aitziber Juaristi (Tzibi) futbolaria eta entrenatzailea,  Esti Kerexeta eskalatzailea (Gatikakoa) eta Olga Artiñano, Laukizko Gaztedi sokatira taldearen partaidea.


     
 Aitziber juaristi (Tzibi)
Futbolaria eta entrenatzailea
 Esti Kerexeta
Eskalatzailea
 Olga Artiñano
Gaztedi sokatira taldea

Alkarrizketa Lorea Madina kazetariak (mendi-kazetaritzan landua) egingo dau.  Belbaldiaren ostean, gonbidatuek bertaratu diranen galderak erantzungo dabez. Topaketa hamaiketako bategaz amaituko da.

* Goizean zehar umeentzako Kart zirkuitoa egongo da plaza barrian.

Emakumeen Euskal Bira lasterketari buruzko informazino gehiago:  www.gatika.net
 

Agenda


• Fecha: 14 de junio
• Hora
: 11:00
• Lugar
: Gaztetxoko
• Precio: gratuito

 

Cartel (PDF)