Gertakariak

 
IES Mungia BHI bigarren hezkuntzako institutoak Eusko Jaurlaritzak sortutako Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua eskaintzen dau,  irakaskuntzagaz zerikusia daukan jarduera eta ekimen guztiei buruzko informazinoa eta orientazinoa eskaintzeko.

Ekimen hau aurkezteko, Gatikako Udalak berbaldia antolatu dau bagilaren 12an (eguena). Aurkezpena 18:00etan izango da, Gaztetxokoan. Berbaldia Lourdes Arroitajauregi Gonzálezek (IES Mungia BHI) emongo dau.



Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua

Zerbitzu honen datu garrantzitsuak:

• Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzua Mungiako IES Mungia BHIko Lanbide Heziketakoeraikinean kokatuta dago.
• Zerbitzua debalde
• Helburuak honeek direz:
  1. Mungialdean dagozen etenbako prestakuntza eta ikaskuntzarako eskaintzari buruz informazinoa eta orientazinoa emon.
  2. Erakunde, formazino hezitzaile eta eremuko beste eragileekaz behar proaktiboa egin.
  3. http://www.hiru.com/hirubila web gunean prestakuntzari buruzko eskaintzak argitaratu.
  4. Prestakuntza eskaintzak eta eskariak sustatu.
• Ekimen hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailak eragin dabe.



Ikaskuntzako Bitartekaritza Zerbitzuari buruzko informazinoa

 

 

Agenda


• Data: bagilaren 12a 
• Ordua
: 18:00 
• Lekua
: Gaztetxokoa
• Prezioadebalde 

 

Triptikoa (PDF)