Gertakariak

 

Maiatzaren 11n, domeka, “Eskuz esku”, Bigarren Eskuko III. Azoka Gatikan, egingo da. Azoka plaza barrian izango da 11:00etatik 14:30etara (euria egin ezkeroan, barriz, azoka frontoian izango da). Trukatzeko makina bat gauza ezezik, musika eta umeentzako puzgarriak be egongo direz.

“Eskuz esku”ren helburu nagusiak honeek dira: erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea.

Eguna GEIGEk (Gatika Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea) antolatzen dau.

Azokan parte hartu gura baden guztiek GEIGEri emon behar deutse izena: igegatika@gmail.com. Izena emoteko epea maiatzaren 8ra arte da.

Arauak eta argibideak

1.- Objetuak saldu, trukatu edo oparitu ahal izango direz.
2.- Bakoitzak berak gura dauena eroan ahal izango dau: liburuak, jostailuak, arropa, musika, altzariak, jantzi-osagarriak (kapelak, lepokoak, fularrak, poltsak…), sukaldeko gauzak, bizikletak eta kirol materiala…
3.- Produktu guztiak bigarren eskukoak izan behar direz, eta egoera onean egon.
4.- Mahai batzuk eukiko doguz eskatzen daben lehenengoentzat. Gainerakoek bere mahaia eroan beharko dabe (edo manta bat).
5.- Parte hartzeko izena emon behar e-maile honetan: igegatika@gmail.com.
6.- Parte-hartzea doakoa da.
7.- Izena eoateko epea: maiatzaren 8ra arte. 

 

Kartela (PDF)