Gertakariak

 

Maiatzean Zumba ikastaroa hasiko da. Klaseak martitzenean eta eguenean izango direz, kiroldegiko kirol-geletan, eta 20:00etatik 21:00etara. Ikastaroak bi hilabete dauzka: maiatza eta bagila. Hilabete biak era batetara ordaindu behar direz: 40€ Gatikan erroldatutako ikasleek edo UBK txartela daukienek, eta 60:00€ kanpokoek.

Honeek direz ikastaroaren datuak:

Egunak: martitzena eta eguena
Ordutegia: 20:00-21:00
Lekua: kiroldegiko kirol-gelak
Prezioa: 40,00€ (Gatikan erroldatutako ikasleak edo UBK txarteldunak); 60:00€ kanpokoak.  

Izena Kultur Etxean emon behar da, apirilaren 25era arte. Gitxienez 7 ikaslek (Gatikan erroldatutakoak) emon behar dabe izena.

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   apirilaren 25era arte
.
• Prezioa
: 40,00€ (maiatza eta bagila)

 

Kartela (PDF)