Gertakariak

 
 
Gatikako Udal Liburutegiak Marrazketa Lehiaketa antolatu dau, irakurzaletasuna bultzatzeko eta ilustrazioari balioa emoteko.

Lehiaketa 2005-2002 urteetan jaiotako umeei zuzenduta dago.

Marrazkiak folio tamainako (A4) paperean aurkeztu behar direz, eta edozein teknika erabiliz egin leitekez: ikatza, koloretako arkatzak, tenperak...

Gaia oinarrietan proposautako testuan inspirauta egon behar da. Lerroak Ibaizabal argitaletxeko  “Amodioaren gazi-gozoak” liburutik hartuta dauz (13. orrialdea), eta egileak Susanna Davidson eta Alessandra Roberti direz:

“Aitortu beharrean nago Berrota baserri ederra dela benetan. Oporraldi hartan, bertaraino igotzeko porlanezko pistan sartzean, han goian ikusi nuen, zuritasun ederraz nabarmen bere inguruko zelai baratzen artean, basoa pixka bat harantzago. Ez da handiegia Berrota, baina baserriko garai bateko lanak egiteko leku guztiak dauzka, nahiz eta gaur egun, ikuilua, esate baterako, jangela eta egongela handi bihurtuta egon. Baina eduki, badauzka, logelak eta sukaldeaz gain, ikuilua, artegia, belarganbara, ganbara, gatzaska –jakiak gordetzeko primerakoa–, egurtegia eta larraina aurrean eta atzekaldean. (…)

Egia esan, Berrotatik hurbil erreka bat doa mendian behera, urte osoan agortzen ez dena. Gik bertatik hartzen dugu etxerako ura, baina han ez dago errotek eduki ohi duten bezalako ubiderik.”
 


Marrazkia Gatikako Udal Liburutegian aurkeztu behar da azaldutako epearen barne (apirilaren 11ra arte), oinarrietan esaten dan moduan.

Irabazlearen izena Liburutegian emongo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, 19:30etan.

Saria egun berean banatuko da eta hau izango da:

 
 Marrazketa kutxa
Marka: Makro Paper



 Marrazki Lehiaketaren oinarriak

 

Aurkezpena


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Aurkezpena: apirilaren 11ra arte Gatikako Udal Liburutegian.

 

Publizitatea (PDF)

Gaia