Gertakariak

 
 
Gatikako Udal Liburutegiak V. Mikro-ipuin lehiaketa antolatu dau, herriko umeak idaztera animetako.

Aurten, lehiaketa kategoria bitan bananduta dago (partaideen jaiotako urteen arabera): 

A kategoria: 2007-2006 urteetan jaiotako umeak
B kategoria: 2005-2002 urteetan jaiotako umeak

Mikro-ipuina kontaketa osolaburra da, eta holan, luzera urrikoa izaten da. Lehiaketa honetarako, bi orrialde gehienez proposetan direz. Ganera, euskeraz idatzita egon beharko da. Gaia oinarritako irudian inspirauta egon beharko da. Irudia Ttattalo argitaletxearen “Baserrian” liburutik hartuta dago (Egileak: Susanna Davidson eta Alessandra Roberti):



Mikro-ipuina Gatikako Udal Liburutegian aurkeztu behar da, apirilaren 11ra arte, oinarrietan esaten dan moduan.

Irabazleen izenak Liburutegian emongo direz, Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, 19:30etan. Irabazleak Gatikako Udalaren euskara zerbitzuak erabakiko dauz (UEMA).

Sariak egun berean banatuko direz eta honeek izango direz:

A kategoria  B kategoria 
   
 “Herri ipuinak” liburua 
Egilea: Antton Irusta
Editorial: Susaeta
Informazino gehiago:
 www.editorialsusaeta.com
Bertsoz bertso” bideojokoa 
Formatua: CD-ROM
Egilea: Txapelgames
Informazino gehiago: 
www.txapelgames.com
* Baita Elkar argitaletxeko Xaguxar bildumaren ale 2 ere! 
Informazino gehiago:
 www.elkarargitaletxea.com

* Parte hartzen duten eta oinarriak betetzen dituzten guztiontzat egongo da oparia!


 V. Mikro-ipuin lehiaketaren oinarriak
 

Aurkezpena


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Aurkezpena: apirilaren 11ra arte Gatikako Udal Liburutegian.

 

Publizidadea (PDF)