Gertakariak

 
 
Gatikako Udal Liburutegiak Argazki Lehiaketa antolatu dau, irakurzaletasuna bultzatzeko eta argazkilaritzari balioa emoteko.

Lehiaketa 2004-1998 urteetan jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago.

Argazkiak kolorez inprimiduta eta folio tamainako (A4) orri batetan aurkeztu behar direz. * Ez da inprimaketari garrantzia emongo; balorauko dana argazkia bera da (gaia, konposizinoa, argia, garbitasuna...).

Gaia oinarrietan proposautako testuan inspirauta egon behar da. Lerroak Ibaizabal argitaletxeko  “Amodioaren gazi-gozoak” liburutik hartuta dauz (13. orrialdea), eta egileak Susanna Davidson eta Alessandra Roberti direz:

“Aitortu beharrean nago Berrota baserri ederra dela benetan. Oporraldi hartan, bertaraino igotzeko porlanezko pistan sartzean, han goian ikusi nuen, zuritasun ederraz nabarmen bere inguruko zelai baratzen artean, basoa pixka bat harantzago. Ez da handiegia Berrota, baina baserriko garai bateko lanak egiteko leku guztiak dauzka, nahiz eta gaur egun, ikuilua, esate baterako, jangela eta egongela handi bihurtuta egon. Baina eduki, badauzka, logelak eta sukaldeaz gain, ikuilua, artegia, belarganbara, ganbara, gatzaska –jakiak gordetzeko primerakoa–, egurtegia eta larraina aurrean eta atzekaldean. (…)

Egia esan, Berrotatik hurbil erreka bat doa mendian behera, urte osoan agortzen ez dena. Gik bertatik hartzen dugu etxerako ura, baina han ez dago errotek eduki ohi duten bezalako ubiderik.”
 


Argazkia Gatikako Udal Liburutegian aurkeztu behar da azaldutako epearen barne (apirilaren 11ra arte), oinarrietan esaten dan moduan.

Irabazlearen izena Liburutegian emongo da, Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, 19:30etan.

Saria egun berean banatuko da eta hau izango da:

 
 Nikon Coolpix L27 Plata
Kamara Digitala
LCD TFT pantaila, 6,7 cm (2,7 pulgada)
Pixelak: 16,1 miloi
Foku-distantzia: 4,6-23,0 mm
Memoria: 20 MB
Bideoa: HD 720p



 Argazki Lehiaketarako oinarriak

 

Aurkezpena


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

Aurkezpena: apirilaren 11ra arte Gatikako Udal Liburutegian.

 

Publizidadea (PDF)

Gaia