Gertakariak

 
 
G@ztetxokoak irteera bi antolatu ditu udaberrirako.

Lehenengo urteera apirilaren 24an egingo da, Guretxoko Skate Parkera (Bilbon). Guretxoko skateboard egiteko kirol alkartea da. Aldatz txiki modular bat dauka, eta kaleko oztopoen antzerako moduluak.

Txangoa arratsaldez egingo da. Joan-etorrietarako garraio publikoa erabiliko da: Bizkaibusen Sopela-Mungia-Gatika (A3531) linea eta Metro Bilbao.
 
Txangoaren prezioa 9,00 eurokoa da. Garraioa partaide bakoitzaren kontura doa.



Bigarren urteera maiatzaren 2an egingo da,  Pagasarrin paintball egiteko. Jarduera Astrabuduako KNS zentruak egingo dau. 14 urtetik azpiko umeak paintball a diana modalidadea egingo dabe. 

Txangoa arratsaldez egingo da. Joan-etorrietarako garraio publikoa erabiliko da: Bizkaibusen Sopela-Mungia-Gatika (A3531) linea eta Metro Bilbao.

Txangoaren prezioa 11,00 eurokoa da. Garraioa partaide bakoitzaren kontura doa.


Informazino gehiago

• Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean apirilaren 16ra arte. Gitxienez 8 gaztetxok emon behar dabe izena urteera egiteko.

• Urteera hau 10-18 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (1998-2004 urteetan jaiotakoak).

• Taldeagaz gitxienez monitore bat joango da.

Barik txartela edo kopuru zehatza eramatea gomendatzen dugu.
 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izen-emotea: Kultur Etxean
   apirilaren 16ra arte
.
• Prezioa
: 9,00€ (skate) y 11,00€
   (paintball).