Gertakariak

 
Emakumearen Nazioarteko Eguna (martiaren 8an) dala eta, Gatikako Udalak herriko andreentzako tailer bi antolatu dauz.

"Zoru pelbikoari buzuko tailerra" egongo da Gaztetxokoan, martiaren 10ean, astelehena, 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren asmoa da pelbis aldeko egituraren, kokapenaren eta muskulaturarren ganeko informazinoa emotea, andreek eukiten dabezen arazoak sahiesteko: garnu jarioak, mina, eta baita kolapsoak be... Ikastaroa mota guztietako andreentzat da: nerabeak, umedun dagozanak, erdi-parri dagozanak, adinekoak...


"Bularra norberak aratzeko tailerra" egongo da Gaztetxokoan, martiaren 17an, astelehena, 18:00etatik 19:30etara. Ikastaroaren asmoa da andreei beharrezko teknikak emotea bularra eskuakaz eta begiakaz arakatzeko, titietan edo besapeetan aldaketak igarteko.

Tailer biak Amane zentruko amaginek emondo dabez. Edukia euskeraz edo gazteleraz emongo da, edo hizkuntza bietan, ikasleen eskaeraren arabera.

Edozein tailerragaz interesauta dagozan andreek, izena emon behar dabe Gatikako Kultur Etxean, martiaren 3ra arte. Ikastaroa bien prezioa 5,00 eurokoa da.
 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   martiaren 3ra arte
.
• Prezioa
: 5,00€.