Gertakariak

 
 
Martiaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortzeko burruka aldarrikatzeko. Gatikako Udalak jarduera batzuk antolatu dauz egun hau ospatzeko eta data honen mezua gizartean suspertzeko.

Martiaren 7an, barikua, dokumental bi egongo direz Gaztetxokoan. 18:30etan, "Cuidadoras" dokumentala botako da. Dokumentalak ikusten ez direzen baina beharrezkoak direzen beharrak aztertzen dauz: zaintzaren beharra. Andreen rol historikoa zaintzaile moduan, emoten jakon balioa, beharrezkoak direzen neurria, gizarteari emoten deutsona... DVDak 62 minutu irauten dauz, eta gazteleraz eginda dago.
 
Jarraian, 19:30etan, "Gaur 8 Azokan" dokumentala botako da. Dokumentala Ordiziako Kimetz alkarteak eta Farapi antropologi zentruak eginda dago, eta 5 andre euskaldun eta baserritarren bizitza azaltzen dau. DVDak 14:33 minutu irauten dauz, eta euskeraz eginda dago.

Ostean, 19:45etan inguru, bertan batu direzenok erreportaietan agertutako gaietaz eretxiak emongo dabez, eta luntxa eukiko dabe.

Andrearen ganeko jarduerak tailer bigaz amaituko direz: "Zoru pelbikoko tailerra", martiaren 10ean, eta "Bulerra norberak aratzeko tailerra" martiaren 17an. Tailerrei buruzko informazino www.gatika.net guztia dago.
 

izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946151250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena-emotea: Kultur Etxean
   zezeilaren 28ra arte
.
• Prezioa
: debalde.

 

Kartela (PDF)