Gertakariak

 
 
Zezeilaren 4an, martitzenean, umeak eta gurasoak"Santa Ageda" abestera joango direz, danak baserritarrez jantzita. Jarduera hau GEIGE guraso elkarteak antolatu dau. Taldea eskolako patiotik urtengo da 16.00etan, eta herriko erdigunea (Luberrietaondo) korridu eta gero, plazan amaituko dabe, non txokolate beroa egongo baita danontzatk 17:30ak aldera.

Jarduera hau GEIGE guraso elkarteak antolatu dau, eta Gatikako eskolako ikasle eta guraso guztiak animeu gura dabez parte hartzera.


 

-1-
Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da, ba, deun Agate.
Etxe honetan zorion hutsa
betiko euko ahal dabe.

-2-
Deun Agatera batzeko gatoz
aurten be iazko berberak,
igaz lez hartu gagizuz eta
zabaldu zuen sakelak.

-3-
Orain bagoaz alde egitera
agur dautsugu gogotik
Agate Deuna bitartez dela
ez eizu izan dongerik.

Bat, bi, hiru… Eup!

 

Kartela (PDF)