Gertakariak

 
 
G@ztetxokaak LASERGUNEra (Bilbora) urteera bat antolatu dau urtarrilaren 2rako. Lasergune Laser Tagera jolasteko astiune lekua da. Laser Taga kirol-jokua da; taldeek alkarren artean lehiatzen dabe katu eta txalekoekaz. Lasergunek giro futurista islatzen dau: labirinto, musika, kea eta benetako efektu bereziak...Laserguneri buruzko informazino gehiago: www.lasergune.com

Txangoa arratsaldez egingo da; taldea 13:45etan urtengo da Gatikatik eta 20:30etan inguru itzuliko da. Joan-etorrietarako Bizkaibusen linea autobusak erabiliko direz: SOPELANA-MUNGIA-GATIKA (A3531) eta BILBAO-MUNGIA (A3516, A3518, A3517 edo A3527).

Txangoaren prezioa 6,50€koa da gaztetxo bakotxeko. Garraioa partaide bakotxaren kontura doa. Beraz, ekarri Barik txartela edo bidaiaren diru justua (ikusi www.bizkaia.net).

Joan gura dabenek izena emon eta ordaindu behar dabe Gatikako Kultur Etxean abenduaren 23ra arte. Gitxienez 7 gaztetxok eoan behar dabe izena urteera egiteko.

Urteera hau 10-18 urteko gaztetxoei zuzenduta dago (1998-2004 urteetan jaiotakoak).

Taldeagaz gitxienez monitore bat joango da.


LABURPENA

• Urteera: LASERGUNE (Bilbao)
• Eguna: urtarrilaren 2a
• Ordua: 15:45-20:30 inguru
• Prezioa: 6,50€
• Adina: 10-16 urte
• Izena emoteko epea: abenduaren 23ra arte

 

Izen-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena emoteko epea:
   urtarrilaren 23ra arte.
• Prezioa
: 6,50€.