Gertakariak

 
Gatikako Baratzea erakundeak, alkartean izena emotera animeu gura dauz interesauta dagozan guztiek. Horretarako, berbaldia emongo dau martiaren 14an (barikua), 20:00etan, Gaztetxokoan. Batzarran Baratzeak zelan funtzionetan daben, daukazen helburuak eta beste datu interesgarriak  azalduko dauz. 

Baratzea irabazteko asmo bako erakundea da. Kontsumo etiko eta erantzukizunezkoa bultzatzen dau, hau da, kontsumo ekologikoa. Laburbilduz, honeek direz daukozan helburuak:

• Lurraren osasunaren alde aritu, nekazaritza ekologikoaren printzipioetan oinarritutako elikaduraren alde eginez.
• Osasunari kalterik eragiten ez deutsen eta ingurumena errespetatzen daben produktuak ekoizleari zuzunean erosi denok batera.
• Baliabideeen erabilpena modu arduratsuagoan egitearen ideia bultzatu.

Baratzeak alkarregaz erosten dauz Gatika eta inguruetako produktuak: esnekiak (esnea, gazta, yogurra...), haragia (oilaskoa, artxoa, txahala...), lekaleak, zerealak, irinak, fruta... Ganera, aipatutako helburuak betetzen lagunduko deuskuzan ekintzak be antolatzen dauz.

Informazino gehiago batzeko: baratzeagatika@gmail.com
 

Kartela (PDF)