Gertakariak

 
 
Olentzeroren egunean, abenduak 24, Gogozek Euskal Herriko produktuez osaturiko otzara (ortuariak, olioa, ardaua, gazta...) zozketatuko dau. Otzara Errigora proiektuari erosi deutse, eta irabazitakoaren %25a hego Nafarroan euskara bultzatzen erabiliko dabe. Txorta Gatikako Kultur Etxean dago ikusgai.Txartelak euro 1 balio dabe eta udal liburutegian erosi leitekez; Olentzeroren egunean be egongo direz salgai.