Gertakariak

 
 
Urte guztietan moduan, Gatikako Kultur Etxeak, Gogoz Euskara Taldea eta Intxurtxugaz herriko alkarte kulturalekaz, Gabonetako umeentzako agenda kulturala prestatu dau.

Abenduaren 23an, astelehena, Rosa Martinezek "Collage" ikuskizuna emongo dau. Emonaldia argibeltza teknikagaz egindako antzezpena da; saioak txotxongiloak, ipuinak, soinua, efektuak eta irudimena batzen dauz. Ekitaldia 18:00etan izango da Ludotekan. .

Abenduaren 24an, martitzena, Olentzero eta Mari Domingi etorriko direz Gatikara umeen gutunak eta marrazkiak batzeko, eta opariak banatzeko. Topaketa plaza barrian izango da 18:00etan; herriko musika eta Gaztainak labe ekologian erretako gaztainak be (Baratze taldearen eskutik) egongo direz. Guztiok baserritarrez jantzita joango direz. Egun hau Gogoz Euskara Taldeak antolatu dau.

Ganera, egun berean, Gogozek Euskal Herriko produktuez osaturiko otzara (ortuariak, olioa, ardaua, gazta...) zozketatuko dau. Otzara Errigora proiektuari erosi deutse, eta irabazitakoaren %25a hego Nafarroan euskara bultzatzen erabiliko dabe. Txorta Gatikako Kultur Etxean dago ikusgai.Txartelak euro 1 balio dabe eta udal liburutegian erosi leitekez; Olentzeroren egunean be egongo direz salgai.
 
Abenduaren 30ean, astelehena, Monda eta Lironda pailazoak etorriko dira Gatikara eta "Dinosauro egitasmoa" antzezlan barregarria emongo dabe. Prestatu barre batzuk botatzeko! Ekitaldia Ludotekan izango da, 18:00etan.

Amaitzeko, urte guztietan moduan, Erregeen egunaren bezperan, Erregeen Kabalgata ailegauko da. Urtarrilaren 5ean, domeka, Erregeak, morroiak, artzaiak eta baserritarrak Larrate-azpitik Gatikarantz abiatuko dira (17:00 h). Behin frontoian (19:00 h), umeen gutunak irakurriko dabez, eta ondoren, goxokiak banatu eta txokolatea egongo da guztientzat. Saioan dantzak eta abestiak be egongo dira. Erregeen Kabalgata Intxurtxu Dantza Taldeak antolatzen dau.

 

Kartela (PNG)