Gertakariak

 

Ideia jam - gazte erabaki party
 pertsonen arteko alkarrizketa sustatzen dauen ekimena da. Foro ireki bat da non gazteek beraien ideiak eta gogoetak adierazten dabezen, proposamen horiek aurrerago antolatuko diran ekintza edo jardueren oinarri izango direz.

Prozesuan parte-hartu ahalko dabenak Uribe Butroeko 14 eta 30 urte bitarteko gazteak izango direz. Bi behartalde antolatuko direz:

- Abenduak 10: AISIALDIA ETA MUGIKORTASUNA
- Abenduak 12: EMANZIPAZINOA (ETXEBIZITZA ETA ENPLEGUA)

Foro honeek Torrebillelan (Mungia) antolatuko direz eta aurretik izen emotea komeni da (abenduaren 5a baino lehen, udalerritako udaletxeetan, Mungiako Gaztegunean edo email bidez gazteokparaje@gmail.com). Partideen artean Euskadi–Peru futbol partidurako bi sarrera zozketatuko direz.

Anima zaitez, esateko daukazuna interesgarria zaigu!!!