Gertakariak

 

 

Gatikak Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatuko dau, euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko.

Astea zemendiaren 25ean, astelehena, hasiko da euskararen jatorrriari buruzko berbaldi bategaz. Euskararen Jatorria Elkarteak euskaldunen jatorria eta euskararen antxinakotasunari buruzko teoria barrienak ezagutzera emongo dauz. Hipotesi honeek DNA ikerketetan eta antropologo, hizkuntzalari eta beste ikerle batzuen azterketetan oinarrituta dagoz: Stephen Oppenhaimer, Marian Mtez de Pancorbo eta Sergio Cardoso genetistak, Bienvenido Mascaray, Martin Elexpuru, Jesus Segurola, Antonio Arnaiz, Felix Zubiaga, Bittor Kapanaga... Berbaldia Gaztetxokoan izango da, 19:00etan.

Zemendiaren 30ean, zapatu, ekintza batzuk eukiko doguz frontoian. Hasteko, 14:30etan, herri-bazkaria egongo da frontoian (menua azpiko taulan ikusi leiteke). Cateringa Gastronomía Baskaren pentzura dau.


MENUA

*Indaba gorriak ortuari eta txarrikiagaz (aza, txorizo, saiheski, urdaia eta buzkantza)
*Solomoa arrautzetatik pasauta eta pipar gorriakaz
*Hostorezko etxeko tarta eta izozkiagaz
*Kafea edo infutsinoa
*Kopa
*Ardau baltza eta gorria (Bodegas Anza) eta ura

 

Bazkaria 10,00€ kostetan da helduentzat, eta 5,00€ umeentzat. Joateko Kultur Etxean emon behar da izena zemendiaren 27ra arte. * Berogailuak egongo direz frontoian.

Bazkalostean, 16:00etan, Xabier Amurizak “Bizkaiko kantu eta kopla zaharrak” kanta eta kontauko dauz. Eta arratsaldean, 17:00etan, dantza plaza egongo da Saltoka taldeko musikari eta dantzariekaz.

Abenduaren 3an, martitzena, Euskararen Nazio Arteko Egunean, umeek euskal mitologia kantetan eta olgetan ikasteko aukera izango dabe. Ekitaldia 18:00etan izango da, ludotekan.

 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946 151 250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Herri bazkarira izena
   emoteko
: zemendiaren 27ra
   arte Kultur Etxean

• Prezioa
: 10,00€ (helduak) eta 
   5,00€ (umeak).

 

Kartela (PDF)