Gertakariak

 
 
Gatikako Udalak sukaldaritza ikastaroa  Urondoko Txokoan proponiduten dau zemendian. Guztira 4 saio izango direz, non "asteburuko menuak" egiten ikasiko baita, alde honeek nabarmenduz: aurkezpena, goarnizinoak, dekorazinoa... Egun bakotxean
hiru platerreko menua ikasiko da: bat nagusia eta beste bi lagungarri moduan (sarrerak, entsaladak, saltsak, postreak...). Ikastaroa Artederreko profesionalek emongo dabe.

Klaseak astelehenetan izango direz Urondoko Txokoan, 18:00etatik 20:30etara, zemendiaren 4an hasita.

Ikastaroaren prezioa 40,00€koa da. Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, urriaren 30era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke. 

[ 2013/11/4an argitaratutako jatorrizko artikulua ]

Honeek direz ikasleek ikasiko dabezen menuak aste bakotxean:

1. menua (4/11/2013):

- MOJOJOI-KREMA
- ARROSA GANBA ETA ORTUARIKAZ
- TOFE HOSTORE KURRUSKARIAN

2. menua (11/11/2013):

- SOLOMO, PERNIL ETA ORDUARITXUEN TXITXIBURDUNTZIA
- ATUN-ENPANADA TXIPIROI-SALTSAGAZ
- LIMOI-KREMA

3. menua (18/11/2013):

- SARDINAK GAZTA ETA PERRETXIKOZ BETETA
- TOURNEDO ROSSINI OPORTO ERARA
- ERRETAKO SAGARRAK BAINILLA USAINAGAZ

4. menua (25/11/2013):

- MAKARROIAK TXIRLEKAZ PESTO ERARA
- OILASKOA CAVAGAZ
- FRUTA-MAZEDONIA KOPAN

[ 2013/10/28an luzatu eta argitaratutako artikulua ]


 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Sertutxa auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946 151 250
E-posta: kulturetxea@gatika.net

• Izena emoteko epea:
   urriaren 30era arte.
• Prezioa: 40,00€

Kartela (PDF)