Gertakariak

 

GEIGEk (Gatika Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartea) Gatika Oinez deritzon ekimenaren lehenengo txangoa egingo dau:

Hurrengo azaroaren 24an, igandea, GATIKATIK OINEZ deritzon ekimenaren lehenengo txangoa egingo dugu; natura ezagutzeko, gure herriko bazterrak ezagutzeko,... Goizeko 10etan herriko plazatik aterako gara. Luberrietaondotik Sertutxara eta hortik Larrate azpi futbol zelaira joango gara. Han bakoitzak eramango duen hamaiketatxoa jango du eta umeek futbol zelaian jolasteko aukera izango dute (GEIGEkook baloiak eramango ditugu). Ondoren, Garaitik buelta egingo dugu plazaraino.

Anima zaitez!