Gertakariak

 
 

Gazteen artean errespetua, bardintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzino jarrerak sustatzeko usteagaz, Beldur Barik-ek Beldur Barik 2013 ikus-entzunezko lehiaketarako deialdia egiten dau.

12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago lehiaketa eta programaren jarrera ikustarazten daben ikus-entzunezko beharrak saritzen dauz.

Kalidade tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalidadea balorauko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Beharrak entregetako epea zemendiaren 15era arte zabalik egongo da.

Bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, alkarte bat) parte hartu daiteke lehiaketan.

Kategoria bakotxean 500 €ko lehen sari bana, eta 250 €ko bi bigarren sari banatuko direz. Honez gain, 300 €ko  herriaren saria emongo da.

Proposamenak jarrera@beldurbarik.org helbidera bialdu behar direz.

Zemendiaren 30ean Basaurin egingo dan Beldur Barik Topakeatn emongo direz sariak eta tailerrak, erakusketak eta abar antolatuko direz.

Beldur Barik da Berdinsarea udalerrien sareak martxan ipinitako ekimena, gazteen artean errespetua, bardintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzino jarrerak sustatzkoa. Informazino gehiago: www.beldurbarik.org

 Lheiaketaren oinarriak
 Deskargetako kartela

 

Kartela

Oinarriak (PDF)