Gertakariak

 

 
Aurten, Mungia-Butroeko VI. Deia Hemendik Sariak Gatikan izango direz. Sari honeek urtero omentzen dauz Bizkaiko eskualdetako pertsona, alkarte eta beste erakunde batzuen beharra. Ekitaldia Gaztetxokoan izango da, zemendiaren 12an, martitzena.

Ospakizuna 20:00etan hasiko da Itsaso Guemesen ongietorriagaz. Ekitaldian zehar, golardoak emongo jakez kategoria bakotxeko saridunei. Gatikako Alkateak eta Bingen Zupiriak, Deiako zuzendaria, be parte hartuko dabe.

Gaua Gatikako Roberto Etxebarria eta Kepa Arrizabalagak trikitilariek girotuko dabe.

Amaitzeko, jaialdira etorritako guztiek koktel bat eukiko dabe Alboka tabernan.

 

Kartela (PDF)