Gertakariak

 

Gatikako Udalak animeu egiten dauz herritarrak triki klaseak hartzeko herrian bertan. Ikastaroa zemendian hasi eta bagilan amaituko da. Klaseak bakarka direz, eta ordu erdi irauten dabe saio bakotxeko. Edukiak Jira Musikaz S.L. alkarteko profesionalek emongo dabez.

Klaseak eguaztenetan izango direz Gaztetxokoan, 17:00ak eta 20:00ak bitartean.

Ikastaroaren hileko kuota 30,00€ da. Izena ikasturte guztirako egiten da (zemenditik bagilera). Baina hiruhilekoa ordainduko da: zemendia-abendua, urtarrila-martia eta apirila-bagila. 

Interesauta dagozanek izena emon eta ordaindu egin behar dabe Kultur Etxean, urriaren 30era arte. Plazak mugatuta dagoz. Era berean, gitxienez zazpi lagunek izena emongo ez balebe, ikastaroa bertan behera itxiko geunke.

 

Izena-emotea


Gatikako Kultur Etxea
Urondo auzoa 2
48110 Gatika (Bizkaia)
Tel: 946 151 250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

• Izena emoteko epea:
   urriaren 30era arte.
• Prezioa
: 30,00€ (hilea) 

 

Kartela (PDF)