Gertakariak

 
 
Uribe Butroeko herriek ikurriñaren aldeko ibilaldia Jatara antolatu dabe. Ibilaldia zemendiaren 13an, domeka, izango da; taldeak goizez herri bakotxatik urtengo direz, mendi tontorrera 12:00etan ailegau, eta ikurriña altzateko.

Honeek direz taldeak herri bakotxatik urtengo direzen orduak:

• Gatika: 9:00etan plazan.
• Laukiz: 9:00etan Gatikako plazan.
• Mungia: 9:30etan plazan.
• Bakio: 10:00etan frontoian.
• Meñaka: 10:00etan Larrauriko elizan.
• Arrieta: 10:15etan Larrauriko elizan.
• Gamiz: 10:15etan Larrauriko elizan.
• Fruiz: 10:15etan Larrauriko elizan.

Ikurriña 12:00etan altzau eta gero, manifestua irakurriko da, eta txalapartariak, bertsolariak... egongo direz.