Gertakariak

 
2013ko Butroiko Madalenak eta Urondoko jaien egitaraua:

Garagarrilaren 20an
:

• SUKALKI TXAPELKETA: kazulak 14.00etan aurkeztu beharko dira (butanoa erabili behar da)
• 17.00tan SARI-BANAKETA.
• 18.00etan DESAFIOA: 8 pertsonako taldea Gorroñoren astoaren kontra. Irabazleek afaria irabaziko dabe Butroiko Txosnan. 
• AFARIA Butroiko Txosnan. Menua 15€. 

MENUA: kroketak, txoriozoa eta buskentzak, sahietsa, entsalada, arrauts frijituak, ardoa eta kafea edo tragua.

• Egunean zehar trikitilariak.

Garagarrilaren 21ean:

• 12.00etan kuadrillak ailegauko dira Butroira.

Herrietatik urtetzeko ordutegia: 
- Gatika: 9.30etan Alboka tabernatik. 
- Jatabe: 9.30etan, udaletxetik. 
- Urduliz: 10.00tan Txiki-barri tabernatik. 
- Laukiz: 10.00tan frontoitik.

* Eskatu taberna hauetan herri-bazkarirako tiketa, bertan zure taldeko pañelua emongo deutsue.

• 13.00etan HERRI-KIROL IKUSKIZUNA. Urduliz eta Laukizeko taldeen artean soka-tira proba egongo da.
• 15.00etan HERRI BAZKARIA Butroiko Txosnan. Menua: helduak 18€ eta umeak 10€. **

HELDUENTZAKO MENUA: hestebeteak (pernila, solomoa, saltxitxoia…) eta errusiar entsaladilla, zizka-mizka beroak (kroketak, txorizoa, buzkentza…), gisadua eta entsalada, tarta izozkiagaz eta kafea. Ogia eta ardoa.

UMEENTZAKO MENUA: hestebeteak, entsaladilla eta zizka-mizka beroak, makarroiak tomateagaz eta postrea-izozkia. Freskagarria eta ogia.kroketak, txoriozoa eta buskentzak, sahietsa, entsalada, arrauts frijituak, ardoa eta kafea edo tragua.

• 18.00etan herrien arteko HERRI-KIROL DESAFIOAK (txingak, soka-tira…) Amaieran soka-tira egingo da partaide eta profesionalen artean.
• Egun guztian musika eta jai giroa!

Garagarrilaren 22an: MADALENA EGUNA

• 12.00 MEZA SANTUA Butroiko ermitan.
• 13.00 edadekoentzako LUNCH-a Butroiko txosnan.
• 18.00 DJ XAIBOR umeentzat.
• 19.00 TORTILLA TXAPELKETA.

Garagarrilaren 28an: URONDOKO ERREPETIZINOA

• 12.00tan MEZA SANTUA Urondoko txokoan.
• 13.00etan LUNCH-a.
• 14.30etan MARMITAKO TXAPELKETA (butanoagaz)
• 17.30etan SARI-BANAKETA.

 

 

PDF dokumentua