Gertakariak

 

Joan zan martiaren 20an, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak ahozko epaiketa egin eban Inés del Ríoren kasua barriz aztertzeko. Jakina danez, Inés Tafallako preso bat da, 2007rako libre itxi behar zutena, baina sei urte geroago kartzelan segitzen dau 197/2006 doktrina aplikau deutselako. Doktrina honek bidegabeki luzatzen dau espetxealdia zigorra betea daukaten presoen kasuan. Gaur egun, 70 euskal preso dauz egoera horretan.

Herrirak “Herritarron epaia” izeneko ekimen ibiltaria aurkezten dau, garrantzia emon gura deutsolako euskal gizartaren gehiengoaren borondadeari (giza eskubideak, konponbidea eta bakea). Datozen hilabeteetan Euskal Herriko dozenaka uri, herri eta auzo zeharkatuko dauz.

Herritarron epaia” Gatikan egongo da bagilaren 23tik 28ra, eta jarduera honeek eukiko dauz:

  • Bagilaren 23an, 12:00etatik 15:00etara, eta plazan: Erakusketa: 197/2006 doktrina
  • Bagilaren 23an, 20:00etan, eta Gaztetxokoan: Dokumentala: "Gatza" 31 urte
  • Bagilaren 28an, 17:00etatik 20:00etara, eta plazan: Gatikarron epaia

Herrirak herritar guztiak gonbidatzen dauz iniziatiba honetan parte hartzen, eta holan, giza eskubideen errespetuaren eta salbuespeneko espetxe politikaren amaieraren aldeko aldarria osatu.
 
Informazino gehiago: herrira.org

 

Kartela