Gertakariak

 
Maiatzaren 12an, domeka, “Eskuz esku”, Bigarren Eskuko II. Azoka Gatikan, egingo da. Azoka plaza barrian izango da 11:00etatik 14:30etara, eta trukatzeko makina bat gauza ezezik, musika eta umeentzako puzgarriak be egongo dira.

Eskuz esku”ren helburu nagusiak honeek dira: erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea.

Eguna GEIGEk (Gatika Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea) antolatzen dau.

Azokan parte hartu gura baden guztiek GEIGEri emon behar deutse izena: 673998260 edo igegatika@gmail.com. Izena emoteko epea apirilaren 25etik maiatzaren 9ra da.

Arauak eta argibideak

1.- Objetuak saldu, trukatu edo oparitu ahal izango dira.

2.- Bakoitzak berak gura duena eraman ahal izango du: liburuak, jostailuak, arropa, musika, altzariak, jantzi-osagarriak (kapelak, lepokoak, fularrak, poltsak…), sukaldeko gauzak, bizikletak eta kirol materiala…

3.- Produktu guztiak bigarren eskukoak izan behar dira eta egoera onean egon beharko dute.

4.- Mahai batzuk izango ditugu eskatzen duten lehenengoentzat.  Gainerakoek bere mahaia eraman beharko dute (edo manta bat).

5.- Parte hartzeko izena eman behar da telefonoz (673998260 – Itzi) edo e-mailez (igegatika@gmail.com).

6.- Parte-hartzea doakoa da.

7.- Izena emateko epea: apirilaren 25etik maiatzaren 9ra.


 

PDF dokumentua