Gertakariak

 

 
Martiaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, andreen eta gizonen arteko eskubideen bardinasuna lortzeko burrukaren oroitzapena egiteko.

"Gizonen eta andren arteko desbardintasunak sano sendatuta dauz gizartean. Andreak txarto ordeztuta dauz gobernuetan, parlamentuetan eta enpresetako administrazino konseiluetan. Ganorazko beharretara be ez daukate zelan sartzerik; segregazino okupazionalera aurre egin behar deutse eta sexua dala eta desbardintasunak jasaten dabez. Batzutan oinarrizko heziketari eta osasun zerbitzuetari be galarazotzen jake sarbidea. Eta munduko eskualde guztietan indarkeria eta diskriminazinoaren biktima dira." (Iturria: www.un.org)

Gatikan jarduera batzuk egingo doguz egun hori ospatzeko eta ahalegintzeko data honen mezua gizartean suspertzea. Leilak, ezkondutako emakume gazteak, proponiduten deutse beste andreei.

Martxoaren 8an, barikua, zine-foruma egingo da, 18:00etan. "La fuente de las mujeres" filmea emongo da Gaztetxokoan. Ekialde Hurbileko herri txiki baten, tradizinoak dino andreak ur bila joan behar direla, bero errearen azpian, mendi ganean jaiotzen dan iturrira. Leilak, ezkontutako emakume gazteak, sexu-greba proponiduten deutse beste andreei: ez dabe eukiko sexu-harremanik gizonek ura herrira ekarten lagundu arte.

Filmearen datu teknikoak:

• Izenburua: La fuente de las mujeres (La source des femmes, The Source)
• Urtea: 2011
• Iraupena: 136 min.
• Zuzendaria: Radu Mihaileanu
• Banaketa: Hafsia Herzi, Leïla Bekhti, Zinedine Soualem, Sabrina Ouazani, Malek Akhmiss, Saad Tsouli
• Sariak: 2011: Cesar Sariak: aktore hoberena izentaua (Leïla Bekhti) eta jantziteri hoberena. 2011: Cannes Zinemaldia: Sección oficial a concurso
• Generoa: Komedia. Drama | Komedia dramatikoa. Baserri-giroa
• Sinopsia: Ekialde Hurbileko herri txiki baten, tradizinoak dino andreak ur bila joan behar direla, bero errearen azpian, mendi ganean jaiotzen dan iturrira. Leilak, ezkontutako emakume gazteak, sexu-greba proponiduten deutse beste andreei: ez dabe eukiko sexu-harremanik gizonek ura herrira ekarten lagundu arte.

Ostean, 19:45etan, esperientzia handiko profesional batek moderautako forum-eztabaida egingo da andreen eskubideen jabetzeari buruz. Eztabaida euskaraz zein gazteleraz egingo da.

Bardintasunerako tailerrak

Ganera, martiaren 14an eta 21ean, elektrizidade eta iturgintza tailerrak egongo dira. Ikastaro honeen helburua da andrei beharrezko ezagupenak emotea euren kabuz egiteko historikoki gizonak egin dabezan etxeko beharrak.

o Elektrizidade tailerra

Elektrizidade tailerra martxoaren 14an, eguena, izango da 18:00etatik 20:30etara, udaleko eskubehar gelan.

Ikastaroa praktikoa izango da eta gai honeei helduko deutse:

• Elementuak: argiaren giltzak, entxufeak, zirkuituak, intentsidadeak, kableak, taula
elektrikoak...
• Seguridadea eta prebentzinoa elektrizidadeagaz behar egiterakoan.
• Tresnen erakusketa eta erabilera zuzena.
• Materiale eta elementu desbardinen erakusketa.
• Materiale desbardinekaz behar egin: armau, desarmau, lotu...
• Argi-puntuaren oinarrizko zirkuituaren muntaia.
• Beharrak egiaztau eta zuzendu behar dan kasuan.
• Galderak eta azalpenak.

o Iturgintza tailerra

Iturgintza  tailerra martxoaren 14an, eguena, izango da 18:00etatik 20:30etara, udaleko eskubehar gelan.

Ikastaroa praktikoa izango da eta gai honeei helduko deutse:

• Materialak: ezagutu, desbardindu eta bakotxaren erabilera azaldu.
• Elementu desbardinak armau eta desarmau.
• Egon leiteken akatsak eta konponketak.
• Mantentze eta prebentzino egokia egiteko mainak.
• Berariazko tresna batzuk.
• Galderak eta azalpenak.

Interesauta dagozan andra guztiek Gatikako Kultur Etxean emon leikie martxoaren 7ra arte. Ikastaro bien prezioa 5€koa da.

Ikastaroak Asti Servicios Socioculturales elkarteak emongo dauz, eta euskeraz zein gazteleraz izango dira.

 

Izena emotea


Gatikako Kultur Etxea
Tel: 946151250
E-mail: kulturetxea@gatika.net

• Izena emoteko epea: 
   martxoaren 7ra arte.
• Prezioa: 
5€ ikastaro bakotxa 

 

PDF dokumentua