Gertakariak

 

18. Korrika martiaren 22an, barikuan, Gatikatik pasauko da. Galopada Laukizetik sartuko da, BI-3105 errepidea segidu eta elizaldera 18:07etan inguru ailegauko da. Gero, errepide nagusia segiduko dau Mungira arte.

18. Korrika 2013ko martiaren 14an hasiko da Andoainen. 11 egunez gelditu barik, Euskal Herria zeharkatuko dau hamazortzigarrenez, martiaren 24an Baionara ailegau arte. AEK-ko webgunean ibilbidea herriz-herri ikusi leike. Korrika Euskal Herria zeharkatzen dauen euskararen aldeko lasterketa da;  AEK-k antolatzen dau.

Mapa honetan 18. Korrikako ibilbidea Gatikaren barruan ikusi leike:

Ostean, freskagarriak, pikoteoa, eta musika egongo dira korrikalari guztientzat plaza barrian.

* AEKren furgoneta ordu erdi lehenago ailegauko da petoak eta beste osagarri batzuk saltzeko.

Inforformazino guztia:  www.korrika.org



 

PDF dokumentua

Korrika 18