Gertakariak

 

KZguneak ikastaro bi emongo dauz martxotik aurrera

1. - Oinarrizko Internet ikastaroa

20 ordukoa Oinarrizko Internet ikastaroa astelehenetik barikura izango da. Hain zuzen, martxoaren 4an hasi eta 15ean amaituko da. Ikastaroa Gatikako KZgunean emongo da 11:00etatik 13:00etara.

Ikastaroaren edukia:

A) PCari buruzko sarrera.
B) Nabigazinoa Interneten: historia eta zerbitzuak: World Wide Web, posta, chat, bideokonferentzia, FTP, albisteak, posta zerrendak, Telnet, web orrialdeak, nabigatzaileak (Internet Explorer eta Netscape), bilatzaileak...
C) Posta elektronikoa: posta-kontua, egitura, Outlook Express, Netscape Maila…

2. - Tablet KZgunea: Android 4.0

Lau orduko Tablet KZgunea: Android 4.0 ikastaroa be Gatikako KZgunean emongo da. Data eta ordutegia ikasleen beharrizanen arabera ipiniko dira.

Ikasleek hau ikasiko dabe: Android 4.0 Ice Cream Sandwich sistema eragiledun Tablet KZgunearen erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eta sarrera. 

KZguneak diploma bat emongo dau ikastaroak amaitzerakoan.

Inresauta dagozanek emon izena leikie Kultur Etxean (946151250 edo kulturetxea@gatika.net ) zezeilaren 27ra arte.

KZguneko ikastaroei buruzko informazino gehiago: www.kzgunea.net

 

PDF dokumentua