Gertakariak

 
 
Filmeak euskaraz emoteko ekimenagaz aurrera eginez, Gogoz Euskara Taldeak "Bertsolari" dokumentala programetan dau martiaren 3rako. Filmea ludotekan emongo da, 19:00etan.

Bertsolari Donostiko zinemaldiaren atal ofizialean estreinautako filme dokumentala da. Euskal Herri, Madril eta Bartzelonako zine aretoetan estreinau zan, eta ikusleen artean harrera ona euki eban (16 mila pertsona baino gehiago). Gaur egun munduko emanaldi desbardinetan parte hartzen dau. Ceara de Fortaleza Zinemaldian (Brasil) argazki hoberenaren saria eroan eban.

Filmearen fitxa teknikoa

• Izenburua: Bertsolari
• Zuzendaria: Asier Altuna
• Urtea: 2011
• Estreinu data: 2011/10/14
• Iraupena: 90 min.
• Generoa: Documental
• Parte-hartzeak: Miren Amuriza, John Miles Foley, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua, Joseba Zulaika
• Produktora: Etb (Euskal Telebista), Txintxua Films
• Webgunea: www.txintxua.com