Gertakariak

 
Haustura hidraulikoa edo frackingak ingurumenarengan daukan ondorioei buruzko berbaldia, zezeilaren 25ean. Saioa 19:00etan izango da Gaztetxokoan.

Aitor Urresti, Fracking Ez Bizkaia elkartearen partaideak, gas ez ohikoaren (eskisto edo arbel gasa) ateratzeko teknika azalduko dau, eta ingurugiro-ondoriak. Beste herrialde batzuetako esperientziak eta estatuko egoera be erakutsiko dauz. Bereziki, Bizkaian martxan dagozan proiektuetaz berba egingo dau, eta Gakitako egoerari buruz be, Espiniako Gobernuaren Industria ministerioak emondako baimenaren ostean..

¿Zer da fracking-a?

Hau da Fracking Ez Araban elkarteak emoten dauen informazinoa beren webgunean:

Fracking  angloxaioek ez ohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknikaz hitz egiteko erabiltzen duten hitza da. Ama-haitzea (arbela eta eskistoak) aportuz bertan dagoen gas naturala ateratzean datza. Haitzean dagoen gasa ateratzeko apurketa mistoa darabilen teknika bat erabilzen da: lehenik eta behin 5000 metrora arte bertikalki zulatzen da eta ostean hainbat kilometro (2tatik 5 arte) horizontalki zulatzen dira. Momentu horretan ura sartzen da presio handiz, harearekin nahastuta (98%) eta hainbat gehigarri kimikoak (%2). Modu honetan haitza apurtzen da, gasa aske geratuz eta lursorura igotzen da putzuaren bidez. Prozesu hau gasa duen haitz zainean zehar errepikatzen da. Sartzen den nahasketa horren zati bat azalera itzultzen da (15%tik 85%ra arte).

Fracking-aren ondorioak

Ez ohiko gasa ustiatzeko fracking bezala ezagutzen den teknika hainbat herrialdetan erabilia izan da, gehien bat Amerikako Estatu Batuetan. Bertan, ustiaketa hauetara lotuta dauden hainbat arazo ikusi dira. Frackingak erabiltzen den lekuen inguruan sortzen dituen arazoetatik hurrengoak nabarmendu daitezke:

  • Lurazpiko eta azaleko uren kutsadura.
  • Airearen kutsadura.
  • Gizakien osasuenan eraginak.
  • Paisaiaren eta lursoruaren aldaketak.
  • Putzuak iztean lursoruaren kutsadura.
  • Arrisku sismikoak.

[ Iturria: frackingezaraba.org ]

 

 

PDF dokumentu