Gertakariak

 
 
Zezeilaren 10ean, domekan, Basatostea ospatuko da Gatikan. 12:30etan udaletxearen aurrean batuko gara guztiok eta oinez joango gara Larrate azpira, trikitilarien soinuagaz. Bertan, aintzina egiten zan lez, txarriki errea (txorizo, solomo eta saiheskia) jango dogu jai giroan.

Basatostea Aratosteetako martitzena aurreko domekan, mendian egiten zan askaria da. Makina bat izen dauzka Euskal Herritik zehar: Txitxiburduntzi, Kanporamartxo, Sasimartxo, Basokoipetsu, Kanpamartxo, Txitxiburruntzi, Sasikoipetsu, Basatoste, Basaratoste, Basaratuste, Sarteneko...  Baina ohitura sano antzekoa da leku guztietan. Lagun edo senide taldeak parajeko mendi batera igotzen ziren txorizo, urdai edo arraultsegaz, eta bertan, erre eta jan egiten ebazan.

 

Kartela